Elkartea

 

  Euskal Herriak ondare historiko eta kultural asko ditu, hauetariko batzuk arazo ezberdinengatik arrisku larrian daudelarik. Honela, FAO erakundeak Pottoka euskal zaldi arraza, desagertzeko arriskuan izendatu zuen 1996-an. Aralarren adibidez, orain dela 30 urte desagertu ziren azkenekoak.

  Geure ondare historikoa den animali hau horren egoera larrian ikusirik, Zaldibitar batzuk elkartu eta Zaldibi-Aralar Pottoka Elkartea(Z.A.P.E.) sortu genuen. Euskal zaldi arraza hau berreskuratzeko egiten ari garen ahaleginen inguruan, berau ezagutarazi eta sustatzeko egitasmo baten beharra somatzen dugu, azpiegitura egoki bat edukitzeaz gain.

  Orain arteko Z.A.P.E.ren ibilbidea azaltzeko, aipatzekoa da, inbertsiorik garrantzitsuenak hasera batean egin genituela; jatorrizko pottoken aztarnen atzetik Euskal Herri osoan zehar, oraingo egoeraren eta errekuperazio planen ezagutzan eta azkenik behor onentsuenen erosketan; zaldien kasuan ahalegin berezia eginez(sementalek bait dute maila handi batean arrazen nondik-norakoaren giltza).

  Z.A.P.E. ez zen sortu etekin pertsonalak ateratzeko eta lehen aipatu den bezala, jatorrizko euskal pottokaren berreskurapen eta sustapenean bakarrik diardu, Euskal Herriko ondare historiko-kultural naiz biologiko bat bait da. Beraz, elkarte honek izan ditzazkeen irabaziak; dirulaguntzen bidez, sarien bidez edo pottoken salmenten bidez, berriro ere elkartean inbertitzen dira oso osorik, bertako kideek ez dutelarik inolako irabazi pertsonalik.