Zer da pottoka?

  FOSIL BIZIA-HISTORIAURREKO ERLIKIA

  Euskaldunen jatorria bezala pottokena ere, historian zehar galtzen da.

  Pottoka milaka urteetan gure mendietara egokitu den euskal zaldia da.

  Atlantiar jatorriko zaldia, Pirineoen bi aldeetan garatu dena.

  Pottoka Piriniotako basazaldia dela esan genezake.

  EGOERA LATZETARA EGOKITUAK

  Orografia malkartsuei nahiz klima gogorrari aurre egiteko, eboluzioak ezaugarri apartekin hornitu du.

  DESAGERTZEKO ARRISKUAN DAGOEN ARRAZA

  Mende hasiera arte arraza garbitasunari eutsi dio, euskaldunek hasiera batean ehizatu eta ondoren hezi ere egiten zutelarik.

  Baina zenbait tokitan kanpoko arraza batzuekin gurutzatu eta hibridazio prozesua jasan du, azken urte hauetan pottokaren existentzia bera arrisku bizian jarri delarik.

  Egoera hau ikusirik 1997 ezkeroztik Zaldibi-Aralar Pottoka Elkartea (ZAPE) euskal arraza hau berreskuratzeko ahaleginetan dabil.