Pottoka gunea

  ZALDIBIKO ARTXAL POTTOKA GUNEA

  Zaldibiko Artxal Pottoka Gunearen helburua jendeari galtzeko arriskuan dagoen euskal arraza hau gerturatzea da, beraien ezaugarri nagusiak ezagutaraziz.

  Auza Gazteluko larretan erdi basati dabiltzan Euskal Pottokak denboraldi bat egiten dute Zaldibiko Artxal Pottoka Gunean.

  Bertan Pottokaren bizitzako ziklo guztiak ikus daitezke.



  KOKAPENA

  Pottoka gunea Aralarko Parke Naturalaren barnean kokaturik dago, Zaldibiko udalak elkarteari utzitako lur sail batean.


Ikusi mapa handiagoa
  KOLOREKA BEREIZTUAK

  Honela jendeak elkarteko pottokak erraz identifikatu ahalko ditu.

  Lepoko horia: Pottoka heldua   Lepoko laranja: Pottoka gaztea   Lepoko beltza: Zikiratutako pottoka
  ITXITURAN SARTZEA LIBRE DA

  BAINA EZ AHAZTU ANIMALIAK ETA INGURUNEA ERRESPETATZEA.